Amnistía

||

Pertsona batek edo pertsona-talde batek duen erantzukizun penala iraungitzea dakarren berme juridikoa. Amnistiak dakarren ondorioak eta zigorrak bertan behera uztea lege-xedapenen bidez egiten da. Amnistiak errefuxiatuen borondatezko itzuleran lagun dezake errespetuz eta behar bezala egiten bada (adibidez, pertsona bat diktadura-gobernu bateko oposizioan parte hartzeagatik jazarri eta zigortu dutenean eta gobernu horrek boterea galdu ondoren pertsona horri amnistia ematen diotenean).

Print Friendly

Bibliografia

  • UNOHCR (2000): Errefuxiatuaren babesa. GKEentzako gidaliburua. UNHCRk eta elkartutako GKEek batera ekoitzia. España con ACNUR elkartea. Madril.