Asilo politikoa

||

Asiloaren nazioarteko babesa adierazteko esamolde arrunta.

Iritzi politikoak eragindako jazarpena asiloak bildutako arrazoietako bat bada ere, ez da bakarra. Pertsona bat errefuxiatua da halaber nazionalitateak, arrazak, erlijioak edota gizarte-talde jakin bateko kide izateak eragindako arrazoiengatik jazartzen badute.

Genero-arrazoiengatiko jazarpena, lehentasun sexualak eta genero-identitateak eragindakoa barne, asilo-eskubideak onesten dituen jazarpen-kausetan bilduta dago.

Print Friendly

Asilo hitzari, maiz, ´politiko´ adjektiboa eransten zaionez, errefuxiatu ugarik – 1951ko Genevako Konbentzioari buruzko informaziorik ez dutenek– ez dute babes hori eskatzeko eskubidea erabiltzen, beren herrialdetik politikoak ez diren arrazoiengatik ihes egin dutela uste baitute. Konbentzio hori sinatu duten Estatuen erantzukizunetako bat eskubide horri eta dagokion prozedurari buruz babesa behar dezaketen pertsonei informazioa ematea da

Bibliografia

  • Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Genevako Konbentzioa.