Errefuxiatuaren estatutua amaitzea

||

Errefuxiatuaren estatutuak ematen duen nazioarteko babesa amaitzea, dagoeneko ez dela beharrezkoa edo ez dagoela justifikatuta ebazten delako.

Espainiako Asilo Legearen arabera, babes hori amaituko da baldin eta errefuxiatuak: a) esanbidez eskatzen badu; b) bere borondatez, bere nazionalitateko herrialdearen babesa eskatzen badu; c) bere nazionalitatea galdu ondoren (jazarpena eragin zuten arrazoiak direla-eta, esaterako), bere borondatez berreskuratu badu; d) behin nazionalitate berri bat lortu ondoren, nazionalitate berri horren babespean badago; e) jazarpenaren beldurrez utzi zuen jatorriko herrialdera itzultzen bada, bere borondatez, bertan ezartzeko, handik kanpo denboraldi bat eman ondoren; f) Espainiako lurraldetik irten bada bizilekua beste herrialde batean ezartzeko; g) jatorriko herrialdearen babesa jaso badezake, interesduna errefuxiatu gisa onestera eraman zuten arrazoiak desagertu ondoren; h) nazionalitaterik eduki gabe, aldez aurretik bizi ohi zen herrialdera itzultzeko aukera badu, jazarpenaren arrazoiak desagertu ondoren.

Zirkunstantzia-aldatze horrek esanguratsua izan behar du, eta ez aldi baterakoa, hau da, une oro ziurtatu behar da pertsona hori ez dagoela arriskuan, jazarpen-susmo sendorik ez dagoelako.

Errefuxiatuaren estatutua amaitzeak ez du galaraziko pertsonak estatu espainolean bizitzen jarraitzea. Kasu horretan, atzerritarren eta immigrazioaren alorrean indarrean dagoen araudiari lotuko zaio, eta pertsona horrek estatu espainolean legez bizi izan duen denbora hartuko da kontuan.

Asilo Legearen 45. artikuluan bildu dira errefuxiatuaren estatutua amaitu eta ezeztatzeko prozedurak.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.