Europar Batasuneko herritartasuna

||

Europar Batasunaren Ituna sinatu zuten estatuek (Maastricht, 1992), beren herrialdeetako nazionalentzat “herritartasun erkidea sortzea” erabaki zuten.
Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 20. artikuluak ezartzen du “Estatu kideren bateko nazionalitatea duen pertsona oro” Batasuneko herritar izango dela. Herritartasun hori herritartasun nazionalari eransten zaio, baina hori ordeztu gabe.

Europar Batasuneko herritartasunak, besteak beste, joan-etorri askerako eta bizitzeko, eta Europako Parlamenturako eta bizi diren Estatu kideko udal-hauteskundeetarako sufragio aktibo eta pasiborako eskubidea ematen du; era berean, edozein Estatu kideko agintari diplomatiko eta kontsularren babesa lortzeko eskubidea ematen du, baita Europako Parlamentuari eskaerak egiteko, Europako Herriaren Defendatzaileari errekurtsoak aurkezteko eta Batasuneko erakundeetara eta kontsulta-organoetara Itunetako hizkuntza batean zuzentzeko eta hizkuntza horretan erantzuna jasotzeko eskubidea ere.

Print Friendly

Herritartasunak, pertsonek bizi diren gizarteari dagokionez dituzten betebehar eta eskubideen multzoa aipatzen du, eta horien egikaritza historikoki nazionalitateari lotuta egon da. Hainbat egilerentzat, europar herritartasuna oso esperientzia adierazgarria da Estatu baten nazionalitatea gainditzeko garaian, herritartasuna lortzeko eta mundu globalizatu batean eskubideak eta betebeharrak partekatzeko sine qua non baldintza gisa. Baina estatu kideetako nazionalek herritartasuna partekatzen duten bitartean, hirugarren herrialdeetako pertsonek gutxieneko eskubide batzuk lortzeko zailtasunak areagotu egiten dira.

Bibliografia

  • EBren webgunea:http://www.europa.eu

  • Zapata-Barrero, R. (2001): Fundamentalismo estatal de la UE en torno a la inmigración. In Revista CIDOB d'afers internacionals, 53. zk. Barcelona Centre for Internacional Affaire, Bartzelona.