Afrikar Batasunak 2009an onartutako nazioarteko tresna, 2012 indarrean hasi zen “Afrikan barne-desplazatuak babesteko eta haiei laguntza emateko” tresna gisa kontinente horretan barne-desplazamenduak eragiten duen arazoari erantzute aldera.
Barne desplazamenduen printzipio gidariak onesten ditu biztanleria desplazatua babesteko esparru gisa eskualdeko estatuetan eta honako helburu hauek ezartzen ditu:
Barne-desplazamenduaren kausak prebenitzeko edo arintzeko, debekatzeko eta desagerrarazteko eskualdeko eta nazioko neurriak sustatzea eta indartzea, baita konponbide iraunkorrak eskaintzea ere;
Barne-desplazamendua saihesteko esparru juridiko bat ezartzea, eta Afrika barruan desplazatutako pertsonak babestea eta haiei laguntzea;
Lege-esparru bat ezartzea elkartasunerako, lankidetzarako, konponbide iraunkorren sustapenerako eta estatu partaideen elkar laguntza babestea, desplazamenduari aurre egin eta haren ondorioei ekiteko;
Estatu partaideen betebehar eta erantzukizunak aurreikustea, barne-desplazamenduaren prebentzioari eta barruan desplazatutako pertsonen babes eta laguntzari dagokienez;
Talde armatuen, estatuarenak ez diren agenteen eta beste eragile garrantzitsuen dagozkien betebehar, erantzukizun eta rolak aurreikustea, gizarte zibilaren erakundeak barne, barne-desplazamenduaren prebentzioari eta barruan desplazatutakoen babesari eta laguntzari dagokienez.
Konbentzio honen ekarpen esanguratsu gisa nabarmentzekoa da onespen ofiziala ematen diola eragile publiko eta pribatuen burututako proiektuen eragindako desplazamenduari.