Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala

||

Adierazpen hori Nazio Batuen Batzar Orokorrak 1948ko abenduaren 10ean aldarrikatu zuen eta onespen- eta babes-maila bereko eskubideen honako bost maila hauek jasotzen ditu: zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak. Aldarrikapen hori egitera eraman zuten arrazoiak hitzaurrean zerrendatzen dira. Eskubideak mundu osoan hedatzea haien berri izateko, eskubide horiek babestuko dituen zuzenbide-erregimena sortzeko beharra, herrialdeen artean harreman lagunkoiak bultzatzea eta abar; hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerraren ondoren agerian geratu ziren beharrak.

Deklarazioa herri eta nazio guztiek ahalegindu beharreko “jomuga” gisa planteatzen da, “bai gizabanakoek eta bai erakundeek alde batetik eskubide eta askatasun hauekiko begirunea bultza dezaten eta, bestetik, era eraginkorrean eta orokorrean onetsi eta ezar daitezen ziurtatzeko”.

13. artikuluan honako hau ezartzen du: “pertsona orok du joan-etorri askerako eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa” eta 14. artikuluan honako hau: “jazarpenik jasanez gero, pertsona orok du edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea”.

Deklarazioa loteslea ez zen nazioarteko tresna gisa sortu zen. Alabaina, nahitaez bete behar da pertsonen oinarrizko eskubideak babesten dituelako (‘ius cogens’), hau da, Estatuek ezin dituzte Deklarazioaren aurka dauden arauak sortu.

Gainera, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna ( EZPNI) eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna ( EESKNI) sinatzearekin eta berrestearekin (biak lotesleak) eskubide horiek errespetatzeko, babesteko eta gauzatzeko betebeharra eskuratu zuten Estatuek eta, beraz, eskubide horiek barne-legedian onestea, eskubideak betetzeko neurriak sustatzea eta eskubideak baliatzea ez eragoztea, beste konpromiso batzuekin batera.

Print Friendly

Bibliografia

  • Nazio Batuak (1948): Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala Nazio Batuen Batzar Orokorrak 1948ko abenduaren 10eko 217 A (iii) Ebazpenean aldarrikatutakoa.