Sarrera ukatzea

||

Atzerritarrei buruzko Legean aurreikusitako figura juridiko horren bitartez Espainian sartzeko legez ezarritako eskakizunak betetzen ez dituzten atzerritarrei muga-kontrolean sarrera ukatzen zaie. Kontrola egiten duten funtzionarioek ukatzen dute sarrera baina arrazoituta eta jakinarazita egin behar izaten da; erabaki horren aurka aurkez daitezkeen errekurtsoen berri eman beharko da eta abokatuaren asistentzia nahiz, behar izanez gero, interpretea izateko eskubidearen berri ere bai.

Print Friendly

Bibliografia

  • 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa

  • Barne Arazoetako Ministerioa (2012): Balance de la lucha contra la inmigración irregular