Babesa ukatzea

||

Baldin eta estatu espainolak erabakitzen badu pertsona bat errefuxiatu gisa edo babes subsidiarioaren hartzaile gisa ez onestea, edota baldin eta, haren iritziz, 1951ko Genevako Konbentzioaren betekizunak betetzen ez baditu, edo, zirkunstantzia jakin batzuen arabera, pertsona horrek nazioarteko babesa ez duela merezi ebazten badu.

Nolanahi ere, estatu espainolak asilo-eskubidea edo babes subsidiarioa ukatuko du baldin eta, haren ustez: a) susmo sendoetan oinarrituta, eskatzailea Estatuaren segurtasunerako arriskutsua bada; b) pertsona komunitaterako mehatxuzkoa bada, delitu larri batengatik kondena irmoa ezarri diotelako.

Asiloa ukatzeak nahitaezko irteerako agindu bat jakinaraztea dakar berekin, edo Espainiako lurraldetik kanporatzea , edo eskatzailea eskaera aztertzeko ardura duen beste herrialde batera eramatea, baldin eta Dublingo hitzarmena aplikatzen bada. Egoera horiek ez dira gertatzen baldin eta interesdunari babes subsidiarioaren estatutua ematen bazaio edo estatu espainolean bizitzeko baimena ematen bazaio, betiere egonaldi hori baimentzeko betekizunak betetzen baditu.

Asiloa ukatzen da administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen baten bidez, eta, beraz, ebazpen horren aurka, berraztertzeko eta berrikusteko administrazio-errekurtsoak jar daitezke, edo bestela Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurkez daiteke errekurtsoa, bi hilabeteko epean jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.