Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (EESK)

||

Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean (EESKNI) jasota daude (1966ko abenduaren 16an). Eskubide horiek funtsean berdintasunarekin eta miseriarik gabe bizitzeko eskubidearekin zerikusia dute.

Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituneko 1. artikuluan herriek garapen ekonomiko, sozial eta kulturaleko duten eskubidea ezartzen da baita beren aberastasun eta baliabide naturalak aske erabiltzeko eskubidea ere.

Gainerako artikuluetan bizitza duin bat eramateko ezinbestekoak diren eskubideak aipatzen ditu, besteak beste, lanerako eskubidea, gizarte-segurantzarako eskubidea eta osasunerako, hezkuntzarako, kulturarako eta abarrerako eskubideak. Elikadurarako eskubidea aipatzen da esplizituki eta ezartzen da nazioarteko ordenako neurriak nahitaezkoak direla eskubideen errespetua ziurtatzeko.

Print Friendly

Azken urteetan Eskubide Ekonomiko Sozial eta Kulturalen babeserako sortutako tresnak ez dira beti barne-legedian jaso. Herrialde askotan, Estatu espainolean esaterako, ordenamendu juridikoan funtsezko aldaketak aurki daitezke eskubide zibil eta politikoen –Konstituzioan funtsezkotzat hartzen direnen– babesaren eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen artean; izan ere, azken eskubide horiek printzipio gidari gisa edo edozein kasutan ere, galdagarritasun-maila txikiagoa bermatzen duten formulekin jasotzen dira.

Asilo-eskubidearen esparruan, 1951ko Genevako Konbentzioa aplikatzen duten herrialdeek babes hori eskubide zibil eta politikoen urraketarekiko gerizatzat hartu dute historikoki eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen babesa, aldiz, nazioarteko babesa eskuratzeari alboratu diote. Gero eta ahots gehiagok aldarrikatzen dute Genevako Konbentzioaren interpretazio zabalagoa egitea Bigarren Mundu Gerraren ondoren zegoen egoerarekiko hain desberdina den egungo globalizazio kapitalistako egoeran, betiere geroago landutako eskualde-tresnekin bat etorriz.

Bibliografia

  • Nazio Batuak (1966): Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituna Batzar Orokorraren 1966ko abenduaren 16ko 2200 A (XXI) Ebazpena.

  • CEAR Euskadi (2012): Indarrez kentzearen aurka. Kapitalismoa, ingurumen-hondaketa eta behartutako lekualdaketa. Kolonbiako eta Ekuadorko kasuen analisia. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.

  • CEAR Euskadi (2009):Informe diagnóstico. El derecho de asilo frente a la violación de los derechos económicos, sociales, culturales y ambientales. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.