Hirirako desplazamendua

||

Pertsonek eta multzoek hiri-inguruneetara egiten duten exodoari esaten zaio. Pertsona horietatik gehienak landa-eremutakoak dira eta gatazka armatuen, indarkeria orokortuaren egoeren, giza eskubideen urraketen edo naturak nahiz gizakiak eragindako hondamendien ondorioz desplazatzera behartuak izan dira.

Gizateriaren historian lehen aldiz, hirietan jende gehiago bizi da hirietatik kanpo baino. UNHCR ren arabera, bere intereseko pertsona gero eta gehiago (errefuxiatuak, borondatez aberriratuak, barne-desplazatuak eta aberrigabeak) bizi da hirietan.

Hiritartze-prozesu horri erantzutearren, UNHCRk 2009. urtean “Errefuxiatuei babesa emateari buruzko politika eta hiriguneetako konponbideak” argitaratu zuen, honako helburu hauekin: a) hiriak errefuxiatuentzat bizitzeko eta eskubideak erabat eta duintasunez baliatu ahal izateko toki legitimoak izan daitezen bermatzea; b) errefuxiatuek eta errefuxiatuei laguntzen dieten erakunde humanitarioek hiri-inguruneetan izan behar duten babes-espazioa optimizatzea.

Print Friendly

Hirirako desplazamendua ohiko fenomenoa da baina, orain arte, giza eskubideen Estatuko eta nazioarteko babesaren (besteak beste, asilo-eskubidea) ikuspegitik begiratuta oso jaramon gutxi egin zaio. Askotan, arazo horri aurre egitean asistentzia humanitarioa izaten da garrantzitsuena, pertsona horiek migratzera behartu zituzten arrazoiak desagerraraztea izan beharrean.

Bibliografia

  • Internal Displacement Monitoring Centre (2013): Global Overview 2012 - People internally displaced by conflict and violence. Errefuxiatuentzako Norvegiako Kontseilua.

  • Tibaijuka, A. (2010): Adaptarse al desplazamiento urbano, Migraciones forzadas aldizkariaren 34. alean, 2010eko martxoa. Gaztelaniazko edizioa. Gizarte Garapenaren eta Bakearen Institutua, Errefuxiatuei buruzko Azterlanen Zentroa eta Oxfordeko Unibertsitatea.

  • UNHCR (2009): Política del ACNUR sobre la protección de los refugiados y las soluciones en zonas urbanas. Babes-arloko erronkei buruzko Goi Komisarioaren solasaldia. UNHCR/DPC/2009/Doc. 02/Rev.1 dokumentua, 2009ko abenduaren 4koa.