Harrera-zuzentaraua

||

“Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/33/EE Zuzentaraua, 2013ko ekainaren 26koa, nazioarteko babes-eskatzaileak hartzeko arauak onartzen dituena”.

lehen harrera-zuzentaraua 2003an jarri zen indarrean, Estatu kideetan asilo-eskatzaileak hartzeko gutxieneko arauak onartzeko helburuarekin. Hamar urteren buruan, Europako Asilo Sistema Bateratuaren (EASB) eraikuntzaren esparruan, bategin egin zen. Harreraren baldintzak erregulatzen dituzten arauak onartzen dira, atxiloketari (barneratzea), alojamenduari, arreta sanitarioari eta asilo-prozedurak irauten duen bitartean lan egiteko eskubideari buruzko jarraibideak barnean hartuz.

Zuzentarauak Estatuentzako betebeharrak biltzen ditu, gutxieneko arauen onarpenak azken urteetan interpretazio kontrajarriak eta, zenbaitetan, murriztaileak ekarri dituelako. Asilo-eskatzaileek oso harrera-baldintza desberdinak izan dituzte Europan. Hainbat herrialdetan beren oinarrizko premiak ez dira estali eta oztopo nabarmenak izan dituzte enplegu bat, hezkuntza edo arreta sanitarioa lortzeko, eta Zuzentarau berriak arazo horiek konpondu nahi ditu.

Erregulazio berriak ezartzen du Estatuek “ezingo dutela pertsona bat barneratu nazioarteko babesaren eskatzailea izateagatik soilik”. Hala eta guztiz ere, barneratzea hainbat arrazoiren ondorioz har daitekeen neurria da. Honako arrazoi hauek dira: 1) bere identitatea edo nazionalitatea zehazteko edo egiaztatzeko, 2) nazioarteko babes-eskaeraren oinarri diren eta beste moduren batean lortu ezin diren elementuak zehaztea, 3) prozeduraren esparruan lurralderako sarrera erabakitzeko, 4) pertsona hori itzulera-prozedura batean murgilduta dagoenean, 5) segurtasun nazionaleko edo ordena publikoko arrazoiak direla medio, eta 6) Dublingo Erregelamendua aplikatzeko. Pertsona kalteberen eta inoren kargura ez dauden adingabeen kasuan, barneratzea soilik azken aukera bezala egin ahal izango da, “ohiz kanpoko zirkunstantziak” direla medio. Gainera, inoren kargura ez dauden adingabeak beren premiei egokitutako zentroetan barneratu ahal izango dituzte, betiere pertsona helduetatik bananduta.

Print Friendly

Bibliografia

  • “Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/33/EE Zuzentaraua, 2013ko ekainaren 26koa, nazioarteko babes-eskatzaileak hartzeko arauak onartzen dituena”.

  • EBren webgunea:http://www.europa.eu