Prozedura-zuzentaraua

||

“Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/32/EE Zuzentaraua, 2013ko ekainaren 26koa, nazioarteko babesa emateko edo kentzeko prozedura komunei buruzkoa”.

Prozedurei buruzko lehen zuzentarauak, 2005ekoa zenak, honako helburu hauek zituen: errefuxiatuaren estatutua emateko eta kentzeko prozedurak eraginkorrak izateko gutxieneko arauak ezartzea, asilo-eskaerak aztertzeko Europar Batasuneko herrialdeen arteko prozedura-desberdintasunak murriztea, eta Estatu kideetan erabakiak koherenteak izango direla bermatzea.

Hala eta guztiz ere, diferentzia horiek jarraitu egin dute eta pertsona bat errefuxiatu gisa onartzeko aukera bere asilo-eskaera aurkezten duen Estatu kidearen arabera desberdina izango da. Horregatik, eta Europako Asilo Sistema Bateratuaren (EASB) eraikuntzaren esparruan, bategin egin zen.

Erregulazio berriak asilo-eskaerak aztertzeko prozedura eta epe erkideak ezartzen ditu, eta prozedura bizkortuak murrizten ditu, kasu jakin batzuetara mugatuz. Nazioarteko babesa ematea edo ez ematea erabakitzeko epe orokorra sei hilabetekoa da, salbuespen gutxi batzuekin, eta hori aurrerapausoa da, izan ere, orain arte Europako legeriak Estatu kideak ez baitzituen behartzen epe jakin bat betetzera.

Lehen instantziako prozesuan hobekuntzak ekarriko ditu, asilo-prozeduran esku hartzen duten alderdiak (medikuak, mugazainak, funtzionarioak) eratzeko betekizun zorrotzagoak biltzen dituelako, eta horiek, adibidez, tortura-seinaleak ikusten jakin beharko dute eta generoarekiko eta genero-identitatearekiko sentiberak diren prozedurak erabili beharko dituzte. Gainera, talde kalteberentzako (adibidez inoren kargura ez dauden adingabeak edo tortura-biktimak) premia espezifikoak kontuan izateko gutxieneko arauak egongo dira, horiek asilo-eskaera prestatzeko denbora gehiago izango baitute, eta bereziki elkarrizketa prestatzeko. Azkenik, kasu guztietan nahitaez elkarrizketa pertsonal bat egitea eskatzen du (onarpena edo ez-onarpena izapidetzeari buruz erabakitzen den lehen fasea barne), baita elkarrizketa horren txosten xehatua ere.

Print Friendly

UNHCRren ustez agindu horiek erabakien kalitatea eta denbora-muga hobetu ditzakete, eta bigarren instantzian baliogabetuta uzteko aukerak eta jarritako errekurtso judizialen kopurua murriztu ditzakete, erabaki zuzenagoak eta eraginkorragoak hartu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren (EBJA) interpretazio-norabidea beharko duten hainbat artikulu daude. Adibidez 25.6 artikulua, inoren kargura ez dauden adingabeei aplikatzeko prozeduretan “neskaren edu mutilaren goragoko interesa” ezinbestekoa izango dela aipatzen duena.

Bibliografia

  • EBren webgunea:http://www.europa.eu

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/32/EE Zuzentaraua, 2013ko ekainaren 26koa, nazioarteko babesa emateko edo kentzeko prozedura komunei buruzkoa.