Schengengo esparrua

||

Schengengo Esparrua 1995ean sortu zen Schengengo Akordioaren bitartez; akordio horrek kontrolak ezabatu zituen sinatu zuten Estatuen arteko barne-mugetan, eta kanpo-muga bakar bat sortu zuen, non sartzeko kontrolak egiten diren.

Gaur egun, 26 herrialdez osatuta dago. Ezin da Europar Batasunarekin nahastu, izan ere, bost estatu kidek –Erresuma Batua, Irlanda, Errumania, Bulgaria eta Zipre– ez baitute Schengengo esparruan parte hartzen, eta Europar Batasunekoak ez diren beste 4 herrialdek –Norvegia, Islandia, Liechtenstein eta Suitza- espazio horretan parte hartzen dutelako.

Print Friendly

Bibliografia