Babes subsidiarioaren estatutua

||

Nazioarteko babesa, estatu batek beste herrialde batzuetako pertsonei eta aberrigabeei ematen diena, baldin eta estatuak susmo sendoak baditu pertsona horiek, errefuxiatuaren estatutua onesteko betekizunak biltzen ez badituzte ere, jatorriko herrialdera edo ohiko bizilekura itzuliko balira, kalte larriak jasateko arriskuan egongo liratekeela.

Estatu espainolean, babes subsidiarioak emateak aukera emango du, gutxienez honako eskubide hauek onesteko: itzulketaren aurkako babesa; emandako nazioarteko babesaren edukiarekin zerikusia duten eskubide eta betebeharren gaineko informazioa eskura izatea, babes horren onuradunak ulertzeko moduko hizkuntza batean; bizileku eta lan iraunkorra baimentzea; identitate- eta bidaia-agiriak ematea, beharrezkoa denean; enplegu-zerbitzu publikoak eskura izatea; hezkuntza, osasun-laguntza, etxebizitza, gizarte-laguntza eta gizarte-zerbitzuak, genero-indarkeriaren biktima direnei aplikatzekoa den legerian onetsitako eskubideak, bidezko bada, gizarte-segurantza eta integrazio-programak eskura izatea, Espainiako nazionalitatea dutenen baldintza berberetan; Espainiako nazionalitatea duten pertsonen baldintza berberetan, lanerako edo etengabeko prestakuntza eta praktikaldiko lana eskura izatea, baita diploma eta ziurtagiri akademiko eta profesionalak eta atzerrian emandako bestelako kalifikazio-proba ofizialak onesteko prozedurak eskura izatea ere; zirkulazio-askatasuna; integrazio-programa orokor edo espezifikoak eskura izatea; borondatezko itzulketa sustatzeko programak eskura izatea; familia-batasunari eta horretarako ezar daitezkeen laguntza-programak eskura izateari eustea.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.