Erbesteratzea

||

Erbesteratu aditzaren definizioa eskatuko baligukete, honela emango genuke, hiztegiei jarraiki: erbestera joan edo joanarazi; bereziki, arrazoi politikoak medio norbaitek bere nazio- edo estatu-lurraldea utzi edo uztera behartu. Erbestea hitza sarritan erabiltzen da, aldiz, asilo edo babes hitzen sinonimo gisa. Kasu horietan, kontuan hartzekoa da iritzi politikoa 1951ko Genevako Konbentzioak onetsitako bost jazarpen-arrazoietako bat dela. Honako hauek lirateke beste laurak: arraza, erlijioa, nazionalitatea eta gizarte-talde jakin bateko kide izatea.

Print Friendly

Bibliografia

  • Real Academia Española: Diccionario de la lengua española. http://www.rae.es

  • Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Genevako Konbentzioa.