Zaintza

||

Aldi batean zaintzeko prozedura bat da, eta adingabe baten tutoretza dutenek inguruabar larriak direla-eta zaindu ezin dutela justifikatzen dutenean erabiltzen da.

Adingabearen tutorea den erakunde publikoak tutoretzapeko adingabeen zaintza lagatzen du, egoitza- edo familia-harrerako erregimenean. Egoitza-harrera zaintzaren ondoriozko lehen babes-neurria da, eta egikaritzen duen erakundeak adingabearen ongizatea ziurtatu behar du.

Print Friendly

Bibliografia

  • 1/1997 Legea, otsailaren 7koa, Adingabeen Arreta Integralari buruzkoa.