Inpaktu psikosozialak

||

Jazoeren ondorioen azterketari erantzuten diete ikuspegi psikosozialetik . Hau da, gertaera baten ondorioak indibiduala denaren (dimentsio pertsonala) eta kolektiboa denaren (dimentsio soziala) arteko harremanetik ulertzen dira. Inpaktu psikosozialei buruz hitz egitea gertaerei buruzko ikuspegia aipatzea da, gertaera horiek pertsonarengan nahiz gizarte-laguntzako sareetan, familiaren eta komunitatearen komunikazioan, bizi izandako esperientziaren lanketa pertsonalean eta kolektiboan, besteak beste, sortzen dituzten aldaketak kontuan hartuta.

Giza eskubideen urraketen inpaktua balioesteko, askotan, hiru azalpen-eredu edo ikuspegi hartzen dira kontuan:

  • Trauma: esperientzia traumatiko gisa, urratze horiek pertsona batek, familia batek eta/edo komunitate batek munduari buruz duen ikuspegian eta sinesmen-sisteman izandako haustura gisa aztertzen dira.
  • Krisia: esperientzia estresagarri eta muturreko gisa, esperientzia horiei aurre egiteko erabiltzen diren baliabide pertsonal eta kolektibo guztiak estutasunean jartzen dituzten muturreko egoera gisa aztertzen dira.

  • Dolua: maite diren pertsonak, lotura esanguratsuak, sinesmen-sistemak eta abar galdu izanaren esperientzia gisa.
  • Print Friendly

    Bibliografia

    • Martín Beristain, C. (2010): Manual sobre perspectiva psicosocial en la investigación de derechos humanos. Nazioarteko Justizia eta Zuzenbidearen aldeko Zentroa (CEJIL) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Hegoa Institutua. Bilbo.