Gizarteratzea

||

Pertsona batek bere gaitasunak oso-osorik garatzea eta gizartean modu aktiboan eta kritikoan parte hartzea ahalbidetzen duen prozesua. Pertsonek eta taldeek beren prozesuetan beren oinarrizko premiak estalita izatea eta protagonismoa izatea eskatzen du.

Print Friendly

Eraikuntza kolektiboko ariketa da, non hainbat agentek inplikatuta egon behar duten:

  • Administrazio publikoa: autonomia eta gizartearen parte-hartzea sustatuko dituen gizarte-ongizateko sistema publikoa bermatuz. Lankidetza- eta elkartasun-ekintzak sartuz sisteman, kohesio eta elkartasun handiagoa duen gizartea eraikitzeko.
  • Pertsonak eta gizarte-kolektiboak: protagonistak dira haiei eragiten dieten gizarteratzeko neurriak egiteko eta abian jartzeko garaian. Prozesuak proposatzeko eta prozesu horietan modu eraginkorrean parte hartzeko berebiziko gaitasuna dute.
  • Egoera politikoa, kulturala eta ekonomikoa: gizarte-bazterketa eragiten duten kausak landuz. Horretarako, honako hauek hartu behar dira kontuan: genero-ikuspegia sartzea, baita adinak, jatorriak, arrazak eta erlijio- nahiz sexu-arloko aukerak direla medio sortzen diren aldeak eta desberdintasunak ere.

Bibliografia

  • Alfama, E.; Obradors, A.; eta Subirats, J. (2009): Ciudadanía e Inclusión social frente a las Inseguridades Contemporáneas. La significación del empleo. Gobernu eta Politika Publikoen Institutua. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Bartzelona.

  • Barbosa, F; Gómez, P; López-Caniego Mª D.; eta Martínez, Mª A. (2005): La Integración: conceptualización y análisis, Puntos de Vista aldizkarian. Madrilgo Hiriko Migrazioen eta Kultura Arteko Bizikidetzaren Behatokiko koadernoak. 3. zk. 1. urtea. Madril: Immigrazioko, Garapenerako Lankidetzarako eta Boluntariotzako Zuzendaritza Nagusia. Madrilgo Udaleko Enplegu eta Herritarren Zerbitzuen Gobernu Saila.