Toki-integrazioa

||

Asiloaren esparruan, UNHCRk planteatutako konponbide iraunkorretako bat da errefuxiatuek bizimodu duin bat izatea lortzeko bide gisa.

Integrazioa prozesu luze, konplexu eta pixkanakakoa da babesa lortu den herrialdean, edo asentamendua gertatu den lekuan. Nazioarteko erakunde horrek hiru esparru nabarmentzen ditu, eta estatu horretako herritartasuna lortzearekin burutuko da. Hona hemen:

  • Legezkoa: apurka, errefuxiatua eskubide-maila zabalagoa ematen zaie, harrerako herrialdeko nazionalekin parekatzeraino. Bizileku iraunkorrarekin burutuko litzateke prozesu hori, edo iraupen luzekoarekin, edo estatu horretako nazionalitatea lortzearekin.
  • Ekonomikoa: errefuxiatuek gero mendetasun txikiagoa dute harrerako herrialdearen laguntzarekiko eta autosufizienteagoak dira, beren kabuz mantentzeko gai izanez.
  • Kultural eta soziala: errefuxiatuek gero eta gehiago parte hartzen dute harrerako herrialdearen gizarte-bizitzan, arbuiatzearen edo diskriminatzearen beldur izan gabe, eta beren eskubide kultural eta sozialak egikari ditzakete.
  • Print Friendly

    Bibliografia