Kulturartekotasuna

||

Kultura-aniztasunarekiko errespetuan eta testuinguru batean dauden kulturen arteko bizikidetzaren sustapenean oinarritutako gizarte-eredua.

Interpretazio eta ikuspegi asko dauden arren, adostasuna dago kulturartekotasuna kulturen koexistentziatik haratago doala dioen ideiari dagokionez. Elkarrekiko trukearen eta aberastasunaren bitartez gauzatzen den harreman jarraitua da.

Teresa Aguadoren arabera, honako hau da kulturartekoa: gizarte berean ez dira kultura desberdinetako pertsonak edo taldeak bakarrik bizi, baizik eta, gainera, pertsona edo talde horiek elkarrekin erlazionatzen dira eta badakite elkarmendekotasuna dutela (Leurin, 1987, Aguadik aipatua, 1991).

Kulturartekotasuna duintasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan oinarritzen da. Adierazten du bi kulturen edo gehiagoren arteko harremanak modu horizontalean eta ekitatiboan ehuntzen direla.

Kulturartekotasuna ikasteko prozesu dinamiko batetik abiatuta lortzen da. Ahalegin kolektibo eta kontzientea behar da kultura-desberdintasunak dituzten pertsonen eta taldeen ahalmenak garatzeko. Kontua ez da soilikbestea; onestea, baizik eta ulertzea harremanak aberastu egiten duela gizarte multzo osoa, harremanetarako gunea ez ezik, errealitate komun berria sortzeko gunea sortuz.

Print Friendly

Bibliografia

  • Etxeberria, X. (1997): Ética de la diferencia: En el marco de la Antropología social, Serie Ética aldizkarian. Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.

  • Santamaría, E. (2002): La incógnita del extraño. Una aproximación a la significación sociológica de la "inmigración no comunitaria. Editorial Migraciones proiektua. Anthropos argitaletxea, Bartzelona.

  • Aguado Odina, Mª T. (1991): La Educación Intercultural: concepto, paradigmas y realizaciones.