Esku-hartze psikosoziala

||

Ikuspegi psikosozialetik, hainbat diziplina osagarri biltzen ditu gizakiarenganako eta haren funtzionamenduarekiko hurbilpen integrala sortzeko asmoz.

Paradigma psikosozialak gizabanakoak bere ingurunean duen ongizatea hartzen du kontuan, eta ongizate hori alderdi indibidualen, egiturazkoen, soziokulturalen eta politikoen bitartez lortzen da. Giza bizitzak eta benetako gaitasunak nahiz aukerak sortzea hartzen ditu kontuan. Gauzak horrela, giza garapena pertsonak desiragarritzat hartzen duen bizitza aukeratzea ahalbidetzen duten gaitasun pertsonalak eta aukera sozialak hedatzean datza, betiere ingurunearekin harremanetan.

Honako hauek dira esku-hartze psikosozialaren oinarrizko printzipio batzuk:

  • Errealitatearen azterketak eta esku hartzeko lehentasunek pertsona eta bere esperientzia dituzte ardatz.
  • Esku-hartzeak familia-, komunitate- eta gizarte-prozesu zabalagoetan daude sartuta.
  • Pertsona ez da existitzen pertsona garatzen den girotik kanpo. Pertsonaren (dimentsio pertsonala) eta bere testuinguruaren arteko etengabeko elkarrekintza dago. Errealitatera, pertsonarengana eta gizartera hurbiltzeko oinarrizko bi maila ezartzen dira: biek elkarri eragiten diote baterako eraikuntzako prozesu dinamiko batean.
  • Gizakiaren ikuspegi integraletik ulertzen da eta esku hartzen da, funtzionamendu-maila desberdinak kontuan hartuta: dimentsio mentala eta kontzeptu-arlokoa, afektibo/emozionala, portaera-arlokoa, harreman-arlokoa, identitate-arlokoa eta kultura-arlokoa. Zailtasunen prebentzioa eta gaitasunen sustapena nabarmentzen dira eta kasu bakoitzean pertsonaren nahiz pertsona hori moldatzen den testuinguruaren ezaugarri izango diren arrisku-faktoreak eta faktore babesleak identifikatzea abiapuntutzat hartuta.
  • Pertsona eta bere bizi-baldintza errealak duin bihurtzea, giza premiak eta pertsonen eskubide- eta aukera-berdintasuna dira ikuspegi honen helburu nagusiak.
  • Pertsonen eta taldeen ahalduntzea baliabide eta helburutzat hartzen ditu, eta ahalduntzetzat, berriz, honako hau hartzen du: pertsonek eta komunitateek beren baliabide eta gaitasun pertsonalak eta sozialak lortzeko prozesua, beren bizitzari aurre egin eta bizitzari buruzko erabakiak hartu ahal izateko.
  • Pertsonek beren prozesuetan parte-hartze aktiboa izatea nahi du, baita pertsonek beren ahalmenak eta gaitasunak aurkitzea eta baliabide horiek abian jartzea ere, bizitzako eta eguneroko norberaren helburuak lortzeko ahalik eta autonomia eta askatasun handienarekin. Horretarako, esku-hartzea pertsonarengana bideratzen du, baina baita familia-, komunitate- eta gizarte-arloko prozesuetara ere.
  • Diziplina arteko ikuspegia behar du nahitaez.
  • Print Friendly