Jazarpen-arrazoiak

||

1951ko Genevako Konbentzioak bost jazarpen-kausa edo -arrazoi ezartzen ditu: arraza, erlijioa, nazionalitatea, iritzi politikoa eta gizarte-talde jakin bateko kide izatea.

Genero-arrazoiengatiko jazarpena, lehentasun sexualak eta genero-identitateak eragindakoa barne, asilo-eskubideak onesten dituen jazarpen-kausetan bilduta dago.

Konbentzioan ezarritako arrazoiak faktore esanguratsua izan behar du, baina ez du zertan nahitaez kausa bakarra edo nagusia izan. 1951ko Genevako Konbentzioan bildutako arrazoien arteko zenbatengatik paira daiteke jazarpena edo izan daiteke hura pairatzeko susmoa, eta jazarpen-arrazoi bat hainbat arrazoiren barruan egon daiteke. Esaterako, etnia nazionalitatean zein arrazan sar daiteke.

Pertsona batek jazarpena pairatzeko susmo sendoa duen edo ez zehazten duena jazarpen-agentearen ikuspegia da. Hau da, agente horrek, esaterako, pertsonari iritzi politiko bat edo erlijio bat esleitzea, pertsona hori elementu horiei atxikitzen zaien edo ez alde batera utzita. Ildo horretan, Espainiako Asilo Legearen 7. artikuluan biltzen da 1951ko Genevako Konbentzioan barne hartutako arrazoi bakoitzaren zer interpretazio egiten den. 7.2. artikuluak nabarmentzen duenez ,“eskatzaileak jazarria izateko duten susmo sendoen balorazioan berdin izango dio pertsona horrek jazarpena eragiten duen arraza-ezaugarria, erlijio-ezaugarria edo ezaugarri nazional, sozial edo politikoa izatea, non eta jazarpen-agenteak betiere hura esleitzen badio”.

Print Friendly

Jazarpen-arrazoien interpretazioak ez du izan genero-ikuspegirik. Defizit hori gainditzeko, kontuan izan behar da, besteak bete, jazarpen mota bera desberdin gauzatzen dela jazarritako pertsonari esleitutako sexuaren arabera. Bestalde, ikus daitekeenez, emakumeen eskubideen defentsa esparru publikoan ez da iritzi politiko gisa kontuan hartu alderdi politiko edo sindikatu batean parte hartzearen maila berean.

Bibliografia

  • UNHCR (2001): Interpretación del Artículo 1 de la Convención de 1951 sobre el Estatuto de los Refugiados.

  • CEAR-Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Espainiako asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen dituena.