Gizarte-mobilizazioa

||

Guztien ongiaren alde egiten duen gizarte-aldaketa lortzeko tresna, epe ertaineko eta luzeko prozesuetan bilduta dagoena, non parte-hartzeak funtsezko eginkizuna duen.

Mosaiko sareak (garapenerako hezkuntzari buruzko gogoeta-sarea) honela definitzen du gizarte-mobilizazioa: “nagusi den gizarte-ereduarekiko proposamen alternatiboak eta kritikoak (justizia sozial handiagoan sakonduko dutenak) sustatzera, laguntzera eta bultzatzera bideratutako ekintza kolektiboen prozesu parte-hartzailea. Prozesu horren arabera, eraldaketa lortzeko gune publikoak okupatu behar dira eta gune horietan presentzia izan behar da alternatiba horiek salatzeko, aldarrikatzeko, eta alternatiba horien inguruan hezteko eta haiei buruz sentsibilizatzeko. Prozesu horretan funtsezkoak dira sormena, afektiboa dena, egunerokoarekin elkartzea, nahastea, elkarri laguntzea, tokikoa denaren eta globala denaren arteko elkarmendekotasunaz jabetzea, aniztasuna eta pluraltasuna”.

Gune publikoan (fisikoa nahiz birtuala) egiten da komunitatearentzat irisgarria delako eta elementu sinboliko gisa ‘publiko denaren’ kontzeptua bera kolektibitatearen toki gisa hartzen delako.

Gizarte-mobilizazioak erabiltzen dituen metodoek lau elementu hartzen dituzte aintzat:

  • Komunikazioa edo transmisio-estrategia: konpromiso politikoa hainbat estrategiaren bitartez sustatzeko bide gisa. Aipatutako estrategiak honako hauek dira: arau eta ekintza zapaltzaileen aurkako desobedientzia zibila eta ingurune edo eremu desberdinetako pertsonak eta kolektiboak hurbiltzea ahalbidetuko duten komunikazio-kodeak erabiltzea.
  • Afektibitatea: mobilizazioak ahalbidetzen du gure aldarrikapenetan laguntzea eta eguneroko ekintza du abiapuntua, baita inplikazioa sustatzeko mobilizatzen diren pertsonen eta kolektiboen testuinguru zehatza ere.
  • Ekimenen tokiko proiekzioa eta proiekzio globala: tokikoa dena eta globala dena elkarrekin lotuta dauden gune gisa, elkar osatzen duten eta gune berdinak sortzen dituzten borrokekin. Tokikoa dena honako honekin identifikatzen da: subertsio-tokiak eta botere-harremanetatik eta menderatze globaletatik eratorritako injustizia-egoerak aldatzea.
  • Aniztasuna eta pluraltasuna: mobilizazioek jakin behar dute gizartearen maila guztietan (kolektiboak, kulturak, auzoak, adina, sexua, konpromiso-mailak eta abar) dagoela aniztasuna eta pluraltasuna. Horretarako, ezinbestekoa da sarean eta metodo parte-hartzaileekin lan egitea, pertsonen eta taldeen guneak, dinamikak eta denborak errespetatuz.
  • Print Friendly

    Bibliografia