||
Arrazoi horiengatik guztiengatik, nazioarteko erakunde askok emakumeen giza eskubideen urraketa gisa definitu dute emakumezkoen sexu-organoen mozketa. Ildo horretatik, emakumezkoen sexu-organoen mozketak garrantzia du asilo-eskubidean, jazarpena eta babes-premia sortzen duen genero-indarkeriaren mota gisa onesten delako; izan ere, emakume askok ihes egiten dute jardun horretatik beren bizitzetan nahiz bere alaben bizitzetan dituen ondorio larriengatik. Hortaz, Estatuek onetsi behar dute eta behar duen garrantzia eman behar diote indarkeria mota horri, behar dutenei babes egokia emateko eta jardun kaltegarri horiek desagerrarazteko. Jardun horiek desagerrarazteak ez luke ekarri behar jarduna kriminalizatzea edo jardun hori gauzatzen duten herrialdeak barbarizatzea, herrialde batzuetako araudietan gertatzen den bezala. Horixe da Espainiaren kasua; izan ere, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren bitartez, emakumezkoen sexu-organoen mozketa kartzela-zigorra duen delitu gisa definitzen da, mozketa egiten zaien neskengan eta emakumeengan horrek izan ditzakeen ondorioak kontuan izan gabe, gerta bailitzateke neska eta emakume horiek beren ahaideengandik bereizi behar izatea eta horrek trauma askoz ere handiagoa sortzea. Horren aurrean, ezinbestekoa da egoera hori pairatzen duten emakumeei babesa emateaz gain, hainbat neurri aringarri eta prebenitzeko eta hezteko estrategiak abian jartzeko gai izatea, emakumezkoen sexu-organoen mozketa sakonago ezagutzea eta ulertzea oinarri duten estrategiak eta neurriak, hain zuzen ere, eta jardun horren egitura aldatzea, emakumeen giza eskubideak errespetatzeko.
CEAR-Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Espainiako asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.
Medicus Mundi (2008): Mutilación Genital: Más que un Problema de Salud. Argitaratzailea: Medicus Mundi, Granada
UNHCR (2009): Guía sobre las solicitudes de asilo relativas a la mutilación genital femenina. Babes Politiken eta Aholkularitza Juridikoaren atala. Nazioarteko Babes Zerbitzuen Dibisioa. Geneva.
Abad, I. (2010): Nunca se lo haré a mis hijas. El grito de una niña africana anima a la antropóloga Adriana Kaplan a luchar contra la mutilación genital femenina. Itziar Abaden elkarrizketa Pikara Magazinerentzat. 2010eko abenduaren 9a.
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa. Testu bateratua. Azken aldaketa: 2014ko martxoaren 14a