Ikuspegi psikosoziala

||

Ikuspegi horrek bultzatzen du errealitateak eta gertaeren eraginak aztertzera pertsonak lagunarteko izakiak eta etengabeko harremanean dauden izakiak direla kontuan izanda. Ondorioak gizabanakoaren eta gizartearen arteko harreman dialektikotik aztertu behar dira.

Ikuspegi horren azterketa funtsezkoa da giza eskubideen eremuan, zeren giza eskubideen urraketen espektroak ondorioak eragiten baititu zuzeneko biktimengan eta horien familiengan ez ezik, kolektibitatean ere, bereziki, urraketa horiek sistematikoak eta gizartearen hainbat sektoretan maiz gertatzen direnak eta luzatzen direnak izateagatik testuinguru arriskutsua, jazarpenekoa eta bizitzan kalte egitekoa eragiten badute.

Indarkeria tresna gisa erabiltzen da pertsonen eta komunitateen aurka. Ikuspegi psikosozialak giza eskubideen urraketen kausak, garapena eta ondorioak lantzen ditu, dimentsio pertsonala, familia-, komunitate- eta gizarte-arlokoa kontuan hartuta. Horri esker, honako hau lortzen da:

  • Indarkeriaren ondorio indibidualak eta kolektiboak ulertzea, besteak beste: norbera zalantzan jartzea, besteekiko harremana zalantzan jartzea, gizarte-sarearen haustura, gizarte-kontrola, gizarte zibilaren polarizazioa, gizartearen imajinarioa aldatzea, sozializazio belikoa.
  • Modu integralean ekitea, babes-faktore pertsonalak eta kolektiboak indartuz.
  • Print Friendly

    Bibliografia

    • Ekuadorko Egiaren Batzordea: Sin verdad no hay justicia. El Impacto psicosocial de las violaciones de derechos humanos en Ecuador. Consecuencias de las violaciones de derechos humanos, en las víctimas, sus familias y la sociedad.

    • Blanco, A. eta Valera, S. (2007): ‘Fundamentos de la Intervención psicosocial’, A. Blanco eta J. Rodríguez Marín lanean (arg.) Intervención psicosocial. Pearson (prentsan), Madril.