Asiloko eta immigrazioko politika bateratua

||

Europar Batasunaren Itunaren (Maastrichteko Ituna bezala ezaguna dena) V. tituluak, bere helburuen artean, honako hau biltzen du: Europako herritarrei “mugarik gabeko askatasun-, segurtasun- eta justizia-espazio bat” eskaintzea. Asiloaren eta immigrazioaren alorrean Estatuen arteko lankidetza-modu bat erregulatzea izan zen abiapuntua, Estatu horien subiranotasunari eutsiz eta Europako erakundeei erabakiak hartzeko unean paper mugatua ezarriz.

1999an, Amsterdamgo Ituna indarrean jarri zenean, asilo-politika, pertsonen joan-etorri askea, immigrazioa eta mugak erkidegoaren erantzukizuneko gai bihurtu ziren. “Askatasun-, segurtasun- eta justizia-espazio” hori pixkanaka ezartzeko xedez, Itunaren 63. artikuluak Europako Kontseiluari esleitzen dio immigrazioari eta asiloari buruzko erkidegoaren politika eratuko duten neurriak onartzeko ahalmena, sartzeko eta bizitzeko baldintzak, bisatuak lortzeko prozedurak eta “legez kanpoko” immigrazioari aurre egiteko neurriak arautuz.

1999ko urrian, Europako Kontseiluak, Tamperen bilduta, EBk asiloaren eta immigrazioaren eremuan izango zuen politikarako orientabide nagusiak ezarri zituen.

Amsterdamen ondoren, Nizako eta Lisboako itunak politika hori aldatuz joan dira, eta politika horren operatiba gaur egun Stockholmeko Programan bilduta dago 2010-2014 aldirako.

Print Friendly

Bibliografia