Prima facie

||

Lokuzio latinoa da, ‘lehen begiratuan’ edo ‘hasteko’ esanahia duena. Esparru juridikoan sarritan erabiltzen den esamoldea da, egoera edo eskubide baten itxura aditzera emateko, baina gaiaren aurreiritzirik egin gabe.

Nazioarteko babesaren esparruan, jatorriko herrialdearen baldintzetan oinarritutako babes-estatutu baten taldeko zehaztapena izendatzeko erabili ohi da. Gerratik, borroka orokorretatik edo jazarpenetatik ihes egindako pertsona-oldeak etortzen direnean, berehalako laguntza behar badute eta banakako prozeduren bitartez kudeatzeko denborarik ez badago erabiltzen da prozedura hori.

Estatu espainolean, zirkunstantzia hori bilduta dago aldi baterako babesaren bidez desplazatuen multzo handiak etortzen diren kasuetan.

Print Friendly

Bibliografia

  • UNHCR (2000): Protección del Refugiado. Guía de Campo para ONGs. UNHCRk eta elkartutako GKEek batera ekoitzia. España con ACNUR elkartea. Madril.

  • Ossorio, M. (2000): Diccionario de Ciencias Jurídicas, Políticas y Sociales, Ed. Eliasta, 27. arg., Buenos Aires.

  • 1325/2003 Errege Dekretua, urriaren 24koa, desplazatuen multzo handiak etortzen diren kasuetarako aldi baterako babesaren erregimenari buruzko Erregelamendua onartzen duena.

  • Valiente Ots, M. (koord.) (2002): Manual de Procedimientos de Asilo en España. Espainiako Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordearen Zerbitzu Juridikoa (CEAR). CEAR eta Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa, Madril.