Tampereko Programa

||

1999ko urrian, Europako Kontseilua, Amsterdamgo Itunean ezarritakoari jarraiki, Tamperen bildu zen “askatasun-, segurtasun- eta justizia-espazio erkidea” sorkuntzan aurrera egiteko helburuarekin.

Orduan, bost urtez garatu beharreko orientabide politikoen eta helburu zehatzen programa bat ezarri zen, lau ardatzen inguruan oinarrituta dagoena eta honako modu honetan planteatzen dena: 1) Jatorriko herrialdeekin lankidetzan jardutea eta lagundutako garapena sustatzea; 2) Europako Asilo Sistema Bateratua (EASB) sortzea; 3) Hirugarren herrialdeetako pertsona nazionalei tratu zuzena ematea (horiek onartzeko eta bertan bizitzeko baldintzei buruzko legeria nazionalak hurbildu beharra); eta 4) Migrazio-fluxuen kudeaketa, horien kausak aztertuko dituen ikuspegi global bat garatuz.

Ondoren, Stockholmeko Programak ordeztu zuen.

Print Friendly

Bibliografia

  • Europako Kontseilua (1999): Lehendakaritzaren ondorioak. Tampereko Europako Kontseilua, 1999ko urriaren 15a eta 16a.