Benetako babes nazionala

||

Estatu baten babesa benetakotzat har daiteke, UNHCRren arabera, susmorako bidea ematen duen arriskua behar adina arintzen duenean babes nazional baliagarri eta benetakoak, susmatutako kaltearen aurrean.

Babes bat benetako dela ezartzeko ebaluazio baten inguruan faktore orokor eta espezifikoen balorazio bat behar da, gutxienez honako hauek biltzen dituena: herrialdeko zuzenbide-, ordena- eta justizia-egoera orokorra, baita dagoen eraginkortasuna ere, baliabide erabilgarriak eta lurralde batean bizi diren pertsonak babesteko behar bezala eta eraginkortasunez erabiltzeko abilezia eta prestutasuna.

Print Friendly

Segurutzat hartzen den herrialde batetik datozen pertsonei asilo-eskubidea ukatzeko dagoen joera dela-eta, benetako babes nazional bat kontuan hartzea ez da berezitako gai bat edo funtsezkoa den gai bat, baizik eta beste hainbat elementuren arteko beste bat gehiago errefuxiatuaren estatutua zehazteko garaian.

Bibliografia

  • UNHCR (2001): Interpretación del Artículo 1 de la Convención de Ginebra de 1951 sobre el Estatuto de los refugiados, 7. Or.