Psikologia Positiboa

||

Psikologiaren adarra, pertsonen eta taldeen ongizatea bilatzen duena, osasun mentala gaixotasun-gabeziatzat hartzeaz gain, pertsonei ezbeharren aurka egitea ahalbidetuko dieten baliabideez eta gaitasunez baliatzea eta pertsonen ahalik eta garapen handiena ahalbidetzen duten baldintzak sortzea dakarren egoera emozional positibotzat hartzen delako.

Psikologia Positiboak diziplina horri buruzko beste ikuspegi bat proposatzen du, ongizate subjektiboa ikertzen duelako eta gizakien sendotasunak ez ezik, zoriontasuna lortzen laguntzen duten faktoreak ere aztertzen dituelako. Hobetzeko aukerak nabarmentzen ditu, ez, ordea, okerragotzea dakarten alderdiak desagerrarazteko ekintza (mina, sufrimendua, gabeziak eta abar murriztea). Gauzak horrela, osasun mentalak egoera emozional positiboa dakar, baita etorkizun positibo bati buruzko itxaropena izatea, ezbeharrei aurre egiteko eta pertsona gisa garatzeko baliabideak izatea ere.

Psikologia Positiboak proposatzen du inpaktu psikosozialak aztertzea, gertaera traumatiko baten ondoren (trauma-ondoko hazkundea, esaterako) sortutako aldaketa positiboak eta jazoera horrek dakartzan aurre egiteko estrategiak (pertsonalak eta kolektiboak) ere kontuan hartuta.

Print Friendly

Bibliografia

  • Pérez-Sales P. (2008): ‘Psicoterapia positiva en situaciones adversas’, Vázquez, C. eta Hervás-Torres G. lanean, Psicología Positiva Aplicada. Desclée de Brouwer, Madril.

  • Vázquez, C. eta Hervás, G., arg. (2009): Psicología Positiva Aplicada. 218-219 or. 2. argitalpena, Psikologiako Liburutegia, Descleé de Brouwer, Sevilla.