Berrasentamendua

||

Errefuxiatua asiloa eskatu zuten herrialdetik hartuko dituen hirugarren estatu batera lekualdatzea.

Hainbat arrazoiren ondorio izan daiteke: lehenengo herrialdeak errefuxiatuen oinarrizko eskubideak ukatzea, agintariek babes eraginkorrik eman ahal ez izatea edo eman nahi ez izatea edo herrialde horretan bizitza arriskuan egotea edo aske izateko aukerarik ez izatea.

Beraz, berrasentamendua da UNHCRk errefuxiatuentzat proposatzen duen konponbide iraunkorretako bat, harrera-herrialdeko tokiko integrazioarekin eta borondatezko aberriratzearekin batera.

Kasu askotan errefuxiatuak herrialde urrun eta ezezagunetara eraman behar izaten dira, baina oso babes-tresna garrantzitsua da larrialdi-egoeretan eta talde oso ahulen kasuan. Hirugarren estatuaren borondatearen araberakoa izaten da berrasentamendua; izan ere, herrialdeak ez daude errefuxiatuak berrasentatzera behartuta. Gainera, konponbide hori da gutxien erabiltzen den konponbide iraunkorra. Azken urteetan hazi egin da figura horrekin konprometitutako herrialdeen kopurua, Europan zein Latinoamerikan.

Print Friendly

Bibliografia

  • Galindo Vélez, F. (2002): ‘Resumen del derecho de los refugiados: Principios y Criterios Relativos a Refugiados y Derechos Humanos’, honako lan honetan: Colección de Instrumentos Jurídicos Internacionales relativos a Refugiados, Derechos Humanos y Temas Conexos. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioa, Giza Eskubideen Batzorde Nazionala eta Universidad Iberoamericana ikastegia, Mexiko.

  • UNHCR (2002): Protección del Refugiado. Guía de Campo para ONGs. UNHCRk eta elkartutako GKEek batera ekoitzia. España con ACNUR elkartea. Madril.