Erlijioa

||

Asilo-eskubidearen esparruan, 1951ko Genevako Konbentzioan ezarritako errefuxiatuaren definizioan agertzen diren bost jazarpen-arrazoietako bat da ‘erlijioa’.

Espainiako Asilo Legeak 7.1.b) artikuluan biltzen duenez, “erlijioaren kontzeptuak barnean hartuko ditu, bereziki, sinesmen teista, ez-ateista eta ateoak adieraztea, parte hartzea edo parte hartzeko abstenitzea kultu formaletan arlo pribatu edo publikoan, dela banan-banan edo komunitatean, baita beste egintza edo adierazpen batzuetan ere erlijio-izaerako iritzia badakarte, edo edozein erlijio-sinismenetan edo hark agindutakoren batean oinarritutako jarrera pertsonal edo komunitarioko moduak”.

Hainbat eratakoa izan daiteke jazarpen hori, besteak beste: erlijio batekoa izatea, kultua egitea edo erlijio hori irakastea debekatzea edo bazterketa-neurri larriak ezartzea edo bizitzaren kontrako erasoak egitea; erlijio batekoak ez diren edo haren aurka dudenen aurkako zigorra, indarkeria eta haien eskubideen urraketa; askatasunaren edo oinarrizko eskubideen kontrako erasoak egitea erlijio bat duten pertsonen edo erlijio-komunitate jakin bateko kideen kontra.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen dituena.