Borondatezko aberriratzea

||

Errefuxiatuak bere borondatez erabakitzen du ihes egin zuen herrialdera itzultzea, teorian behintzat desagertu delako jazarria izateko arriskua. Pertsona askok arrazoi pertsonalengatik, familiako arrazoiengatik edo arrazoi politikoengatik (jazarpena eragin zuen kausarekin duen konpromisoarengatik) erabakitzen dute aberrira itzultzea, nahiz eta jatorriko herrialdeko egoera segurua ez izan.

UNHCR k proposatutako hiru konponbide iraunkorretako bat da.

Borondatezko aberriratzea antolatua edo ez antolatua izan daiteke.

  • Ez antolatua: errefuxiatuak bere borondatez erabakitzen du ihes egin zuen herrialdera itzultzea, eta bere kasa itzultzen da.
  • Antolatua: errefuxiatuak bere borondatez erabakitzen du ihes egin zuen herrialdera itzultzea, eta normalean UNHCRk eta eraginpeko gobernuek sustatutako operazio baten barruan itzultzen da. UNHCRk sustatzen du asilo-herrialdeek eta jatorriko herrialdeek aberriratze-akordioak egitean aberrira daitezela errefuxiatuak, UNHCRk berak prozesua gainbegiratuta eta errefuxiatuak ihes egitera bultzatu zituen gatazka konpondu ondoren, itzulera duintasun- eta segurtasun-baldintzetan egin dadila zainduta.
  • Print Friendly

    Borondatezko aberriratzea konponbide egokia izan daiteke errefuxiatuarentzat arriskuak desagertu direnean eta hark libreki aukeratu duenean harrera-herrialdean geratzeko eta jatorriko herrialdera itzultzeko aukeraren artean. Dena den, funtsezkoa da itzulera duintasunez eta segurtasunez egingo dela bermatzea.

    Kasu askotan, ez dira bat etortzen, alde batetik, aldeen interes ekonomiko eta politikoak, eta, bestetik, errefuxiatuen interesak eta haien duintasunaren eta segurtasunaren babesa. Itzultzeko eskubideak ez ditu inoiz behartu behar errefuxiatuak segurtasuna aurkitu eta bizitza berregin duten tokiak uztera.

    Bibliografia

    • UNHCR (2002): Emigrantes y refugiados ‘medioambientales’. Refugiados aldizkaria, 2002. 115. ZK.

    • Amnistia Internazionala (1997): Refugiados: Los derechos humanos no tienen fronteras. Los Libros de la Catarata.