Aberriratzea

||

Pertsona bat bere aberrira lekualdatzea adierazten du aberriratze hitzak. Hizkera arruntean etorkinak kanporatzea eta itzultzea aipatzeko erabiltzen bada ere, bi kasutan baino ez du aipatzen aberriratzea Espainiako atzerritarrei buruzko legeak:

  • Bisatuen erregulazioan (25.2a art.) eta kanporatzearen betearazpenean (64.6b art.) beharrezkoak ez diren izango betekizunak adierazteko estatu espainolean iraganbidean geratzen badira Europar Batasuneko kide den estatu batek aberriratuko dituen atzerritarrak, betiere airez.
  • Inoren laguntzarik gabeko adingabeen kasuan. (35.5 art.) Adingabeen interes gorenaren printzipioaren arabera, jatorriko herrialdera aberriratu ahalko dira familia elkartzearen bidez edo adingabea adingabeak babesteko zerbitzuaren esku uztearen bidez, zerbitzu horiek haiek zaintzeko baldintza egokiak ematen badira. Aberriratze-prozesua hasi baino lehen, Estatuko Administrazioak adingabearen familia-zirkunstantzei buruzko txostena eskatuko dio jatorriko herrialdeko ordezkaritza diplomatikoari eta entzunaldia emango dio adingabeari horretarako nahikoa burubide badu. Eta dagokiona ebatziko du jatorriko herrialdera itzultzeari edo lekualdatzeari buruz, adingabeak babesteko zerbitzuen eta ministerio fiskalaren txostenaren ondoren.
  • Print Friendly

    Bibliografia

    • 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa.

    • 2/2009 Lege Organikoa, abenduaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei, eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duena.