Errepresio politikoa

||

Normalean botere-egituretatik gauzatzen den ekintza edo ekintza multzoa, jardun politikoei edo sozialei eusteko, haiek geldiarazteko edo zehatzeko indarkeriaz. Gizarte-kontroleko mekanismo bat da, eliteen edo gaitasun hertsagarria dutenen interesak zalantzan jartzen edo kaltetzen dituen ekintza kolektiboaren kostuak areagotzea helburu duena. Orokorrean, Estatuko legezko segurtasun-indarrek (Poliza eta Armada) eta legez kanpokoek (paramilitarismoa) gauzatzen dute. Nolanahi ere, botere hertsagarria duten beste sektore batzuek ere gauzatzen dute eta biztanleria zibila tartean sartzen duten estrategien bitartez. Ereduzko zehapen gisa erabiltzen den errepresio politikoarekin batera, sariak ematen zaizkie errepresio-agenteari laguntzen dieten pertsonei edo taldeei, eta horrela gizarte-sarearen haustura handiagoa sustatzen da.

Intentsitate handiena duten errepresio-ekintzak genozidioa eta muturreko beste indarkeria modu batzuk dira, zenbait gizarte-talde eta talde politiko deuseztatzea (osorik edo zati bat) bilatzen dutenak.

Print Friendly

Bibliografia

  • Real Academia Española: Diccionario de la Lengua española. http://www.rae.es

  • González Calleja, E. (2006): ‘Sobre el concepto de represión’, 2. kapituluan “¿Política de exterminio? El debate acerca de la ideología, estrategias e instrumentos de la represión” Dossier. Generaciones y memoria de la represión franquista: un balance de los movimientos por la memoria txostenetik. Arg.: Hispania Nova. Revista de Historia Contemporánea, 6. Zk.