Asilo-eskatzailea

||

Errefuxiatuaren estatutua onesteko eskaera bat aurkeztu duen pertsona. Espainiako Asilo Legearen arabera (18. artikulua), honako eskubide hauek izango ditu: a) nazioarteko babesaren eskatzaile-agiria jasotzea; b) doako laguntza juridikoa eta interpretea; c) bere eskaera UNHCRri jakinaraztea; d) edozein itzulketa-, kanporatze- edo estradizio-prozesu etetea; e) edozein unetan bere espedientearen edukia ezagutzea; f) osasun-laguntza; g) gizarte-prestazio espezifikoak jasotzea.

Bestetik, honako betebehar hauek izango ditu: a) Espainiako agintariei laguntzea nazioarteko babesa emateko prozeduran; b) eskaera oinarritzeko lagungarri diren elementu guztiak aurkeztea; c) hatz-markak ematea, eta hari argazkiak egiteko eta haren adierazpenak grabatzeko baimena ematea, hari aldez aurretik jakinarazi ondoren; d) Estatu espainolean duen helbideari buruzko informazioa ematea; e) eskumeneko agintariaren eskaerari jarraiki, informatzea eta bertaratzea bere eskaerarekin zerikusia duten zirkunstantziak argitzeko.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.