Asilo-eskaera

||

Errefuxiatuaren estatutua emateko pertsona batek egiten duen eskaera formala. Formulario baten bitartez egiten da eskaera, eta, bertan, zehatz azaltzen da zergatik ihes egin duen pertsonak bere herrialdetik eta zergatik eskatu duen asiloa estatu espainolean.

Asilo-eskaera pertsonalki aurkeztu behar du interesdunak, eta interprete bat izateko eta abokatu baten laguntza jasotzeko eskubidea izango du. Asilo-eskaera Asilo eta Babes Bulegoan (ABB) bideratzen da, eta bertan ebazten da izapidetzea onartzen den edo ez.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.