Susmo sendoa

||

‘Jazarpeneko susmo sendoak’ da funtsezko elementuetako bat 1951ko Genevako Konbentzioak ezarritako errefuxiatuaren definizioan.

Asilo-eskubidearen esparruan, elementu subjektiboa bat da susmoa, elementu objektibo baten laguntza behar duena: sendoa. Oro har, asiloa eskatzen duen norbaiten susmoa sendotzat jo daitezke jatorriko herrialdea geratzea onartezina bada 1951ko Genevako Konbentzioan bildutako arrazoiei jarraiki edo, arrazoi horiegatik berengatik, errefuxiatuari itzultzea onartezina gertatze zaionean.

Elementu horietako bakoitzaren garrantzi-maila kasu partikular bakoitzaren mende egongo da. Horrela, errefuxiatuaren estatutua onesteari buruzko erabakiak, batez ere susmo sendoari dagokionez, kasu bakoitzaren zirkunstantzia garrantzitsuak zorrotz aztertu ondoren baino ezin dira hartu.

Nabarmentzekoa da susmo sendoak ez duela norberaren zuzeneko esperientzian oinarrituta egon behar. Bere lagun, senide edo talde etniko edo sozial bereko kideei gertatutakoa, adibidez, zantzu nahikoa izan daiteke jazarpenaren biktima bihurtzeko dituen susmoak sendoak direla pentsatzeko.

Print Friendly

Bibliografia

  • UNHCR (1992): Manual de Procedimientos y Criterios para Determinar la Condición de Refugiado en virtud de la Convención de 1951 y el Protocolo de 1967 sobre el Estatuto de los Refugiados.

  • UNHCR (2001): Interpretación del Artículo 1 de la Convención de 1951 sobre el Estatuto de los Refugiados. Geneva.