Presako izapidetzea

||

Prozedura arruntaren denbora erdira murrizten duen izapidetzea. Espainiako Asilo Legearen 25. artikuluaren arabera, presako izapidetzea egin daiteke bai interesdunak eskatuta, bai ofizioz, Barne Ministerioaren eskutik, betiere eskaeretan honako zirkunstantzia hauek biltzen badira:

  • Presako izapidetzea baimentzeko arrazoi sendoak badaude;
  • Eskatzaileek premia bereziak badituzte, inoren kargura ez dauden adingabeak badira, bereziki;
  • Errefuxiatuaren estatutua onesteko edo babes subsidiarioa emateko betekizunak aztertzearekin zerikusirik ez duten arrazoibideak baino ematen ez badituzte.
  • Eskatzailearen jatorriko herrialdea segurutzat jotzen bada eta herrialde horren nazionalitatea badu, edo, aberrigabea izanik, ohiko bizilekua herrialde horretan badu;
  • Eskatzaileak, justifikatutako arrazoirik gabe, eskaera hilabeteko epea amaiturik aurkezten badu, Asilo Legearen 17. artikuluko bigarren idatz-zatian ezarritakoari jarraiki;
  • Eskatzailea Asilo Legean aurreikusitako baztertze- edo ukatze- kasuetako batean badago.

    Print Friendly

    Bibliografia

    • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.