Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituna

||

Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituna Europar Batasuna eratu zuten lau dokumentuetako bat da, Europar Batasunaren Itunarekin (Maastrichteko Ituna), Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa eratzeko Itunarekin (Euratom Ituna) eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunarekin (OEG) batera.

Erroman sinatu zen 1957an Europako Ekonomia Erkidegoa eratzeko Itun gisa, eta orduz geroztik hainbat aldaketa eta izen izan ditu. Lisboako Ituna indarrean jarri zenetik (2009) EBren Funtzionamendu Ituna deritzo.

Europar Batasunaren politikak eta ekintzak garatzen dituen esparru juridikoa eta horiek arautzen dituzten konstituzio-printzipioak biltzen ditu, kanpo- eta segurtasun-politika bateratua eta segurtasun- eta defentsa-politika bateratua salbu, horiek Europar Batasunaren Itunean (Maastrichteko Ituna) bilduta baitaude.

20. artikuluak Europar Batasuneko herritartasuna eratzen du, herritartasun nazionalari eransten zaiona, baina hura ordeztu gabe.

Print Friendly

Bibliografia