Tutoretza

||

Pertsona askeen gaineko ahalmen edo ahal bat da tutoretza, eta adina dela-eta beren burua defendatu ezin duten pertsonak babesteko eskubide zibila ematen du.

Adingabeen babesa Espainiako Konstituzioan finkatutako printzipio gidarietako bat da, eta gure lege-ordenamenduan araututa dago, lege zibiletan zein lege administratiboetan.

Tutorea adingabearen lege-ordezkaria da, adingabeak bere kabuz egin ditzakeen jardueretarako izan ezik. Pertsona hori behartuta dago tutoretzapeko pertsona zaintzera, eta, bereziki, elikagaiak ematera, heztera eta prestakuntza integrala ematera.

Bakarrik dauden adingabe atzerritarren kasuan, adingabea dagoen Autonomia Erkidegoan adingabeen babesaz arduratutako erakunde publikoak hartzen du bere gain tutoretza.

Print Friendly

Bibliografia

  • Espainiako Konstituzioa. Testu bateratua. Azken aldaketa: 2011ko irailaren 27an.

  • 1/1997 Legea, otsailaren 7koa, Adingabeen Arreta Integralari buruzkoa.