Asilo politikoa

||

Asilo hitzari, maiz, ´politiko´ adjektiboa eransten zaionez, errefuxiatu ugarik – 1951ko Genevako Konbentzioari buruzko informaziorik ez dutenek– ez dute babes hori eskatzeko eskubidea erabiltzen, beren herrialdetik politikoak ez diren arrazoiengatik ihes egin dutela uste baitute. Konbentzio hori sinatu duten Estatuen erantzukizunetako bat eskubide horri eta dagokion prozedurari buruz babesa behar dezaketen pertsonei informazioa ematea da

Bibliografia

  • Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Genevako Konbentzioa.