||
Gizarte-erakunde, erakunde eta nazioarteko organismo askok zentro horien opakutasuna eta barneratuen bizi-baldintzak salatu izan dituzte: tratu txarrak, isolamendu-ziegak eta oinarrizko eskubideen urraketak. Beste hainbat egoera larriren artean, salerosketaren eta bestelako indarkeria mota batzuen biktima diren emakumeak egoten direla egiaztatu da eta, kasu askotan, asilo-eskaera egiteko eskubidea zutela jakinarazi gabe kanporatu izan dituzte. Alucheko ABZn Samba Martine hil zen, eta Idrissa Diallo eta Aramis Manukyan Zona Francako ABZn; heriotza horiek guztiak argitu gabe daude oraindik.
Migreurop mugen behatokiak salatu duenez, esparru ‘itxiak’ askatasunaz gabetzeko tokiak dira eta, oro har, pertsonak identifikatu baino ez da egiten toki horietan, zein egoeratan dauden jakitearren, sartzen uzteko edo kanporatzeko erabakia hartzeko. Baina beste zentro ‘ireki’ batzuk ere badira; zentro horietako gehienak asilo-eskatzaileei behin-behineko ostatu emateko erabiltzen dira, baina eremu isolatuetan egoten dira eta zentro itxien logika berari jarraitzen diote: migratzaileei ‘harrera egiteko’ aitzakiarekin, haien kontrol administratibo eta soziala ahalbidetzen dute. Atxilotzeko modu ofizial horietaz gain, badira itxialdiak egiteko toki ‘ikusezinak’ ere, hau da, presakako egoeraren aitzakiarekin, agintariek jendea atxilotzeko erabiltzen dituzten gune informalak, inork ikusi gabe eta lege-esparru orotatik at (polizia-etxeak, estadioak, aparkalekuak, espetxeak, aireportuetako eta portuetako guneak, hoteletako gelak eta abar). Azken batean, atzerritarren segregazioak zera esan nahi du, muga-inguruetan noraezean ibiltzera behartzen ditugula, eta eskasian bizitzea beste aukerarik eskaintzen ez duten auzoetan egon behar izaten dutela.
Pueblos Unidos (2013): Atrapados tras las rejas. Espainiako Atzerritarrak Barneratzeko Zentroei (ABZ) buruzko 2012ko txostena. 2013ko martxoa.
HAINBAT EGILE. (2013): ¿Qué hacemos para conectar la crítica a la movilidad en el capitalismo con la lucha contra las políticas migratorias y las fronteras? AKAL, Madril.
Women’s Link Worldwide (2012): Mujeres en los centros de internamiento de extranjeros (CIE). Realidades entre rejas.
CEAR (2009): Situación de los Centros de Internamiento para Extranjeros en España. Txosten teknikoa, Europako DEVAS azterlanaren esparruan.
ABZk ixtearen aldeko kanpaina (2013): ¿Cuál es el delito? Informe de la Campaña por el cierre de los Centros de Internamiento: el caso de Zapadores
7/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzkoa
Ministro Agindua, 1999ko otsailaren 22koa, ABZen funtzionamendu-arauei eta barne-erregimenari buruzkoa.
4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa.
Migreurop (2013): 2. buletina, 2013ko apirila.
Manzaneda, C. (2014): Luces y sombras del nuevo reglamento de los CIE. El País, 2014ko martxoaren 19a.
162/2014 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, atzerritarrak barneratzeko zentroen funtzionamendu-erregelamendua eta barne-erregimena onartzen duena.