||
COIk garrantzi handi du 12/2009 Asilo Legearen esparruan, lege horrek genero-arrazoiengatik jazarritako pertsonen errefuxiatu-estatutuaren onespena “jatorriko herrialdean nagusi diren zirkunstantzien” mende uzten baitu. Betekizun hori, Espainiako legean bildutako beste ezein arrazoitarako eskatzen ez dena, ezta, jakina, Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Genevako Legean bildutakoentzat ere, oztopo gehigarria da pertsona horientzat eta asilo-eskaerak bideratzen dituzten erakundeentzat. Zenbait herrialdetako giza eskubideen erakundeek adierazten dutenez, zailtasunak dituzte oraindik beren osotasunean kontuan hartzen ez diren giza eskubideen urraketa batzuk biltzeko, estatuko egiturek eta estatukoak ez direnek ikusezin egiten baitituzte, eta gertatutakoa argitzeko eta egileak auziperatzeko ikerketa egin nahi izateak jazarpen-arriskua onartzea dakarrelako.
Austriako Gurutze Gorria/ACCORD (2006): Investigación de información sobre países de origen. Un manual de formación. Argitaratzailea: Austriako Gurutze Gorria-ACCORD, Viena
Gyulai, Gabor (2011): Información sobre el país de origen en el procedimiento de asilo. La calidad como requisito legal en la UE. Argitaratzailea: Hungariako Helsinki Batzordea, Hungaria.