Asiloko eta Babeseko Ministerio arteko Batzordea (ABMB)

||

Barne Ministerioari atxikitako kide anitzeko organoa, kanpo- eta barne-politikan, justizian, immigrazioan, asilo-eskatzaileen harreran eta berdintasunean eskumenekoak diren sailetako ordezkari banaz osatua.

UNHCRk estatu espainolean duen ordezkariak parte hartuko du bileretan, eta hitza izango du bertan, bina ez botoa emateko eskubidea.

ABMBari dagokio:

  • Asilo-eskaeak ebazteko proposamenak egitea, izapidetzeko onartutako asilo-espedienteak aztertu ondoren, eta Asilo eta Babes Bulegoak (ABB) kasu horiei dagokienez emandako aldeko edo kontrako irizpideak balioztatu eta gero.
  • ABBk estatu espainolean arrazoi humanitarioengatik aldi baterako bizitzeko eskatutako baimen- proposamenak Barne Ministerioari helaraztea.
  • Eskaerak ez onartzeko irizpideak ezartzeko baliatzen diren baldintza orokorrak aldian behin ezartzea eta berraztertzea, jarraian Barne Ministerioak ebalua ditzan.
  • Asilo-eskatzaileei, onetsitako errefuxiatuei eta estatu espainolean egoteko baimena ematen zaienei emango zaien dokumentazioa proposatzea.
  • Asilo-eskubidea eta errefuxiatu-izaera baliatzen duten kolektiboentzako gizarte- eta integrazio-politikaren oinarrian dauden ekimen eta irizpideak aztertzea.
  • Estatu espainolean asiloa eskatzen dutenen edo errefuxiatuta daudenen jatorriko herrialde edo eskualdeei buruzko informazioa biltzea, nazioarteko lankidetzaren ardura duten erakunde publikoei jakinarazteko.
  • Desplazatuen multzo handiak etortzen diren kasuetarako aldi baterako babes-erregimenari buruzko ebazpen-proposamenak Barne-ministroari helaraztea.

    Print Friendly

    Bibliografia

    • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.