Identitate-kontrolak

||

Identitate-kontrolak Polizia Nazionalaren jardun planifikatuak dira; jardun horietan, jendearen espazioa mugatu eta mugikortasuna kontrolatu egiten dute, identifikatu ahal izateko. 2011. urtean bederatzi milioi identifikazio egin ziren.

Polizia-jardun horiek espazio publikoan egiten dira: gune ireki eta jendetsuetan (kaleak, plazak), garraiobideetan (metroaren edo autobusen geltokietan), bizikidetzako guneetan (elkarteak, biltzeko tokiak) edo eguneroko bizitzako jarduerak egiten diren tokietan (lokutorioak, osasun-etxeak, aisialdiko tokiak).

Print Friendly

Giza Eskubideak Betearazteko Auzo Brigaden arabera, identifikazio horietako asko eta asko ‘sarekada arrazistetan’ gertatzen dira, hau da, fenotipoan eta klase sozialean oinarritzen diren arraza-estereotipoei jarraiki, jendearen itxura fisikoaren arabera egiten diren sarekadetan. Erakundeek egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak atxilotzeko egiten direla diote sarekada horiek justifikatzeko, baina zifrei erreparatuta, arrazoi horren ondorioz kanporatzen diren lagunen kopurua ia ezdeusa da identifikatutako lagunen kopuruarekin alderatuta. Gizartea kontrolatzeko jardun horiek gure kaleetan egunero ikusten ohitu gara; izan ere, atzerritarrei buruzko politikaren sare konplexuan sartuta daude. Kanporatzen den jendea, funtsean, eredu bihurtu nahi den politika baten biktima baino ez da eta horrek izua eragin du etorkinen artean: egoera irregularrean dagoen edonor atxilotzeko arriskuan dago, Atzerritarrak Barneratzeko Zentro (ABZ) batean sartu eta kanporatzeko arriskuan. Hartara, gizartearen imaginarioan segurtasunik eza da nagusi eta aurka egin beharreko barne-etsaiak ditugula pentsarazten digute. Alabaina, jende asko kanporatzea baino gehiago, eredu horrekin etengabeko mehatxua lortu da: etorkinak edozein lan-baldintza onartzera behartuta daude bizileku-baimena lortu eta egoera administratiboa erregularizatu nahi badute; horren ondorioz, gizartean ahalik eta ikusezinen izatea da haien xede, ez nabarmentzearren.

Bibliografia

  • HAINBAT EGILE. (2013): ¿Qué hacemos para conectar la crítica a la movilidad en el capitalismo con la lucha contra las políticas migratorias y las fronteras? AKAL, Madril.

  • Giza Eskubideak Betearazteko Auzo Brigadak (2012): Cuando la vulneración de derechos se normaliza. Controles de identidad racista en Madrid (2011-2012). Madril.