||
Genero-identitatea (bereziki, emakumearen edo arautu gabeko identitateen kasuan, esaterako transexualak eta transgeneroak), arautu gabeko sexu-zaletasunak (harreman homosexualak eta bisexualak), sexu-harreman afektibo-sexualetan genero-rolak apurtzea, sexu-praktika ez konbentzionalak eta abar asilo-eskubidearen esparruan oharkabean geratu diren jazarpenerako arrazoia izan dira historikoki; alabaina, gero eta aurrerapen gehiago gertatzen ari dira gai horretan, hain zuzen ere nazioarteko babes-mekanismoen bidez indarkeria mota horiei erantzuna emateko.
Emakumeak, homosexualak (gizonak nahiz emakumeak) eta transexualak eta transgeneroak dira beren sexu-eskubideen urraketa handiena pairatzen dutenak, askotan ustez demokratikoak eta garantistak diren testuinguruetan.
HAINBAT EGILE (2010): Yogyakartaren printzipioak. Sexu orientazioari eta genero identitateari buruzko giza eskubideen nazioarteko legeak ezartzeko printzipioak. Argitaratzailea: ALDARTE, Bilbo
CEAR-Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Espainiako asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo