Desplazamendu behartua

||

Errefuxiatu gehienak ez dira errefuxiatutzat hartzen eta, gehienez ere, babes subsidiarioa jasotzen dute, nahiz eta 1951ko Genevako Konbentzioaren irizpideak bete. Europarako migrazioen tratamenduan ez da kontuan hartzen mugetara iristen diren pertsonak desplazatzera behartuak izan daitezkeela eskualdeko tresnek ezartzen duten baldintzetan edo Printzipio gidarien irizpideei jarraiki. Europan, gainera, babes-mekanismo zehatzak izan badira; hala nola, babes subsidiarioaren estatutua edo aldi baterako babesa desplazatuen multzo handiak etortzen diren kasuetan.

Bibliografia

  • 1951ko Genevako Konbentzioa, Errefuxiatuen Estatutuari buruzkoa.

  • ABE Afrikar Batasunaren Erakundearen Konbentzioa, Afrikako errefuxiatuen arazoen berariazko alderdiak arautzen dituena. Addis Abeba 1969.

  • Cartagenako Deklarazioa, Errefuxiatuei buruzkoa. Honako honek hartua: ‘Erdialdeko Amerikako, Mexikoko eta Panamako Errefuxiatuen Nazioarteko Babesari buruzko Hitzaldia: Arazo Juridiko eta Humanitarioak’. Cartagena, Kolonbia, 1984.

  • Afrikar Batasuna (2009): Afrikar Batasunaren Konbentzioa, Afrikan barne-desplazatuei babesa eta laguntza emateko (Kampalako Konbentzioa). Kampala, Uganda.

  • Barne Desplazamenduen Printzipio Gidariak. Nazio Batuak. 1998