||
Asilo eta Babes Bulegoak, eskatzailea adin-nagusitasunera iristen denean, ikuspegi berri horretatik aztertzen du babesaren premia, jazarpena jasateko beldurra eta herrialdetiko irteera eragin zuten gertakarien unean zuen adina kontuan hartu gabe. Hala ere, UNHCRren ikuspegitik, adingabea bere asilo-espedientea izapidetzen den aldian adin-nagusitasunera iristen bada ere, eskaera adingabetasunaren ikuspegitik aztertzen jarraitu beharko litzateke, jazarpena pertsona adingabea zenean gertatu baitzen.
Espainiako asilo-sistemak gabezia garrantzitsuak ditu oraindik adingabeen babesari dagokionez. Europar Batasuneko beste estatu batzuetan ohikoagoak badira ere, Espainian ia ez dago adingabeen asilo-eskaerarik. Hori dela-eta, ez dago jardunbide finkaturik. Bakarrik dauden adingabeen kasuan, funtsezkoa da haiekin egunero diharduten langileek asilo-eskubideak ematen duen babesaren premia izan dezaketen kasuak identifikatzea.
UNHCR (2012): Tendencias globales 2012.
UNHCR (1994): Los niños refugiados. Directrices sobre protección y cuidado.
UNHCR (2008): Directrices del ACNUR para la determinación del interés superior del niño. 2008ko maiatza.
UNHCR eta Save the Children (2004): Programa de Menores no acompañados en Europa. Declaración de buenas prácticas. Hirugarren edizioa.
Europako Kontseiluaren 1997ko ekainaren 26ko Ebazpena, bakarrik dauden eta hirugarren herrialdeetakoak diren adingabeei buruzkoa. C 221 zenbakiko Egunkari Ofiziala, 1997/07/19koa, 0023–0027 or.
12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.