Iritzi politikoa

||

Asilo-eskubidearen esparruan, ‘iritzi politikoak’ dira 1951ko Genevako Konbentzioan ezarritako errefuxiatuaren definizioan agertzen diren jazarpen-arrazoietako bat. Iritzi publikoko arrazoiengatiko eskaera batek esan nahi du eskalatzaileak dituela, edo ustez dituela, agintariek edo gizarteak toleratzen ez dituen iritziak, kritikoak direnak haien politika, ohitura edo metodoekin.

Espainiako Asilo Legeak 7.1.d) artikuluan biltzen duenez, “iritzi publikoen kontzeptuak bilduko du, bereziki, jazarpeneko balizko agenteekin eta haien politika eta metodoekin lotutako iritzi, ideia edo usteak adieraztea, eskatzaileak iritzi, ideia edo uste horien arabera jardun duen edo ez alde batera utzita”.

Horrela, ez da beti beharrezkoa iritzia adierazi izana, edo pertsona horrek aldez aurretik diskriminazio edo jazarpen moduren bat jasan izana. Kasu horretan, susmo sendoaren froga itzuliko balitz pertsonak jasango lituzkeen ondorioen ebaluazioan oinarrituko litzateke.

‘Iritzi publikoaren’ kontzeptuak genero-eginkizunekiko iritzia eta emakumeen eta LGTTBIen giza eskubideen aldarrikapena eta defentsa biltzen ditu.

Bestalde, azpimarratzekoa da, halaber, sarritan emakumeei beren familien edo familia horietako gizonezko kideen iritzi politikoak esleitzen zaizkiela, eta jazarpena pairatzen dutela haiengatik. Kasu hori ere jazarpen gisa interpreta daiteke jakin bateko kide izateagatik: haren ‘familia’.

Garrantzi bera du eskaera horietan onestea emakume batek nahi izan dezakeela jarduera jakin batzuetan ez parte hartzea, hala nola gobernuko soldaduei janaria ematea, jazarpen-agenteak
bere aurkako iritzi politikotzat interpreta baitezake hori. Ildo horretan, ez dago izaera politikoko edo apolitikoko jarduerarik berez, eta kasuaren testuinguruak zehaztuko du haien izaera betiere.

Print Friendly

Bibliografia

  • UNHCR (2002): Directrices sobre Protección Internacional: La persecución por motivos de género en el contexto del Artículo 1A(2) de la Convención de 1951 sobre el Estatuto de los Refugiados, y/o su Protocolo de 1967.

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen dituena.

  • CEAR-Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo